'Sententzia politikorik ez! Hazia libre!' lelopean manifestazioa egin zuten atzo ehunka irundarrek, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren kontra.

Atzoko manifestazioa Hazia paretik atera zen (Argazkia: Gari Garaialde / Bo5tok Photo)
Espainiako Auzitegi Gorenak ostegunean 35/02 sumarioaren (Herriko tabernen auzia bezala ezagunagoa) emandako epaiaren erreakzio irmoa eman zuten atzo Irunen. Hazia elkartearen ondotik abiatuta ehunka irundarrek manifestazioa egin zuten hiritik zehar,
Sententzia politikorik ez! Hazia libre! lelopean.
Ondoko irudia atzoko manifestazioaren hasierakoa da, Hazia elkartearen ondokoa. Hazia, Euskal Herriko beste 103 elkarterekin batera, konfiskatzeko arriskuan dago Espainiako Estatuaren partetik.
Irudia Gari Garaialde /
Bo5tok Photo-ek ateratakoa da.