Eguraldiak lagunduta, Talaia eskolako ikasturte amaierako festa egin zuten larunbatean Bordari ikastetxean. Ikasleek ezin hobe pasatu zuten Txiribueltakoek prestatutako jokoekin.

Magia ikuskizuna asko gustatu zitzaien haur eta gurasoei
Eguraldiak lagunduta, Talaia eskolako ikasturte amaierako festa egin zuten larunbatean Bordari ikastetxean. Ikasleek ezin hobe pasatu zuten Txiribueltakoek prestatutako jokoekin (eskalada, tirolina, puzgarriak, gurdiari tiraka, body board…) eta gurasoek haurrek ikasturtean zehar ikasitakoa ezagutzeko aukera izan zuten, eskolaz kanpoko ekintzen erakustaldiekin (judoa, funky eta euskal dantzak…).

Goxokiak nahi zituenak saiatu beharra zuen
Bukatzeko, gimnasioa leporaino bete zen magia ikuskizun bikainerako. 14:00etan amaitu zen Talaia eskolako festa. Oraindik ahoa zabalik zutela, haur eta gurasoek, denek lagundu zuten jasotzen eta zikindutakoa garbitzen. Bueno, denek ez, baina askok bai.