Hondarribiak erabaki du
Ekainaren 21ean hautetsontzi erraldoia bat eraikiko dute Anoetako estadioan. Gaurkoa ez da hain handia izan, baina aniztasuna eta kolorea soberan izan ditu. Oso jendetsua izan da Gure Esku Dagok antolatutako Joste Eguna.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko urratsa eman du gaur Hondarribiak. Gure Esku Dago taldeak ekainaren 21ean Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin nahi duen ekitaldi erraldoiari lotuta, Joste Eguna egin dute gaur San Pedro kalean. Herriko lantaldea abenduan hasi zen lanean eta 1.000 batzea lortu dute, hogeiko taldeetan 50 oihal sortuz. Gaur oihal horiek guztiak josi dituzte, hiru aste barru Anoetara eramateko. Baina oihalak ehundu aurretik, hautetsontzi handi bat eraiki dute eta oihalez jantzi, hondarribiarrek ere erabakitzeko eskubidearen alde egiten dutela aldarrikatzeko. Hala, erabakiz, auspoa eman diote Gure Esku Dagoren dinamikari eta ekainaren 21ean egingo den jardunaldiarekin bat egin dute.