iGazte buelagoak kosmetika naturaleko ikastaroa egingo du ekainaren 5, 12 eta 13an, 18-29 urtekoentzat. Ekainaren 2an baino lehen eman behar da izena.
Tailerreko kartela
Kosmetika naturaleko tailerra egingo dute ekainaren 5, 12 eta 13an Saindua gaztelekuko ganbaran. Gazte Informazio Bulegoak (iGazte) antolatu du, baina ez da gaztetxoei zuzenduta, 18-29 urte bitarteko gazteentzat baizik. Izena emateko azken eguna ekainaren 2a da eta 10 euroko kuota ordaindu behar da. Jabier Ugarte kaleko bulegoan egin behar da ordainketa.
Bi ostiraletan (ekainak 5 eta 12) eta larunbat batean (13) egingo dute kosmetika naturaleko ikastaroa, ostiraletan 17:30etik 19:30ak arte eta larunbatetan 18:00etatik 20:00ak arte. iGaztek azaldu duenez, prozesu osoa egiten ikasiko dute: “Landareak identifikatzera atera, jaso eta hauekin kosmetika sortzeko prozesuari hasiera eman ahal izango dio parte-hartzaileak. Azala zaintzeko produktuak, aknearen kontrako erremedioak, maskarilak… egingo dira eta hauen erabilpena ikasiko da”.
Egunotan ingurumenari lotutako beste tailer bat egiten ari dira Sainduan, hau ere iGaztek antolatua. Josketa tailerra da, eta arropa kustomizatzen ikasten ari dira: “Bakoitzak bere arropa zaharrak aprobetxatzeko aukera izango du, hala bizi berri bat emateko”.