Gazta eta txakolin dastaketa egingo dute igandean Hiruzta upategian, Gaztaguneako Ramon Lizeagarekin. Erreserba egitea ezinbestekoa da.

Hiruzta txakolindegia
Donostiako
Gaztaguneako Ramon Lizeaga ekoizle antxotarrak dastaketa bat gidatuko du igandean, hilak 31, Hondarribiko Hiruzta txakolindegian. Hiruztakoen arabera, “zapore, testura eta usainen arteko paseo bat” izango da. Jatorri eta elaborazio mota desberdineko gaztak dastatuko dituzte eta Hondarribiko txakolinarekin nola uztartzen diren konprobatuko dute.
12:00etatik 13:30era izango da jardunaldia, eta prezioa 20 eurokoa, topaketa, gazta dastatzea eta txakolina barne. Erreserbatzeko 943 10 40 60 telefono zenbakira deitu beharda, edo Hiruztako helbide elektronikora
idatzi.
Irakurri BOGA astekariak 2012ko azaroan Lizeagari eginiko
elkarrizketa.