Hausnartzeko eguna 13.137 hondarribiarrentzat
Hausnartzeko eguna da gaur 13.137 hondarribiarrentzat, biharko udal eta foru hauteskundeetan bozkatzera deituak daudenentzat. Orotara, bost hautesleku daude herrian, 12 atal eta 21 hautes mahaietan banatura.
Udal eta foru hauteskundeetako herriko zenbaketa zuzenean jarraituko du Hondarribiko HITZAk, eta datuak jarraitzeko aukera izango da esteka honetan. Dagoeneko, 2011ko datuak ikus daitezke bertan.
Datu ofizialak izango dira, eta Hondarribian botoen %25a zenbatzen denetik aurrera eskainiko ditugu.
Eta astelehenean, Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizio berezia argitaratuko du, herriz herrikako emaitzekin, eta herri bakoitzean aukeratuak izango diren zinegotzien argazkiekin.

