Kafe tertulia egingo dute Emekin, 'Surbesta' liburua aurkezteko
Rosa Gomezek Surbesta liburuko zenbait poema irakurriko ditu asteartean Puntaleko eskola zaharrean, 18:00etan.
Duela 30 urtetik Hondarribian bizi den Rosa Gomez olerkari sestaoarrak Surbesta liburua aurkeztuko du asteartean, hilaren 19an, Emeki elkartearen egoitzan, Puntaleko eskola zaharrean. 18:00etan hasiko da aurkezpena, eta kafe baten inguruan egingo dute.
Gomezek liburuko zenbait olerki irakurriko ditu aurkezpen horretan. Otsailean argitaratu zuen Gomezek Surbesta, Libros de Autor argitaletxearekin. Gomezen bederatzigarren poema bilduma da.

