Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoak nekazaritza modu ekologikoan lantzen duen Mattenea baserrira bisita antolatu du hilaren 16rako, larunbaterako. Doan da, baina izena eman behar da.
Baratza ekologikoa du Matteneak
Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoak nekazaritza modu ekologikoan lantzen duen Akartegi auzoko Mattenea baserrira bisita antolatu du hilaren 16rako, larunbaterako. 10:00etatik 12:00etara izango da bisita, eta ondoren hamaiketakoa hartuko dute parte hartzaileek.
Hamabost lagunentzako tokia dago eta doan izango da. Izena eman nahi duenak 688 86 53 98 telefono zenbakira deitu dezake, edo
mintzalaguna@hondarribia.org posta helbidera idatzi.
Ohi bezala, ekintza irekia da baina Mintzalaguna programan izena emanda daudenek lehentasuna izango dte, taldea osatuz gero.