Iosu Alvarez Yereguik errepikatuko du Hondarribiko sozialisten alkategai bezala. Egungo PSE-EEk zinegotzi kargua berretsi nahi du, eta beste hamasei alderdikidez eta independentez osatutako zerrenda aurkeztu du.
![Iosu Alvarez Pse-ee](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2015/05/Iosu-Alvarez-Pse-ee-300x187.jpg)
Iosu Alvarez, zerrendako kide batzuekin
Iosu Alvarez Yereguik errepikatuko du
Hondarribiko sozialisten alkategai bezala. Egungo PSE-EEk zinegotzi kargua berretsi nahi du, eta beste hamasei alderdikidez eta independentez osatutako zerrenda aurkeztu du, bigarren zinegotzia ere —egun bi ditu— lortze aldera.
PSE-EEk nabarmendu duenez, auzo elkarteetan aritutako gizona da Iosu Alvarez, “bozemailea udalean, sindikalista, auzo elkartegintzan hazitakoa eta Hondarribiko sozialisten egungo idazkari nagusia”.
Jende “gaztea” hautatu du PSE-EEk hautes zerrendako lehen postuak osatzeko, “ondo prestatua eta ilusio handikoa”, eta haien ondotik “pertsona helduak, udalean eta beste erakundeetan eskarmentua dutenak, hezkuntza eta kultura munduan ardura dutenak, eta urteetako esperientzia gizarte, kultura, kirol eta auzo elkarteetan”.
Era berean, “kultura eta historia munduetako pertsona interesgarriak”, Pedro Barruso eta Carmen Maura Amuategi haien artean.
Honakoa da Hondarribiko PSE-EEren hautagaien zerrenda:
- Iosu Alvarez Yeregui
- Edurne Prieto Zurutuza
- Iñigo Gonzalo Fernandez Lopez
- Jose Carlos Alonso Alonso (independentea)
- Ana Cristobal Orfo
- Ramon Laborda Larzabal
- Estela Galan Marijuan
- Maria Jesus Garín Esnaola
- Pedro Barruso Barros
- Ruth Maria Josefa Cerrillo Velez (independentea)
- Antonio Soria Diaz
- Guacimara Garcia Alayon
- Carmen Maura Amantegi
- Iker Zinkunegi Berrotaran (independentea)
- Juncal Laborda Larzabal
- Jose Gilberto Tabares Valdes
- Peio Olazabal Ortiz