Basterretxearen lanak, Iturmendietatik Gordailura
Nestor Basterretxearen familiak artistak Hondarribiko Iturmendieta baserrian gordetzen zituen 214 artelan Irungo Gordailura eraman ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta artistaren senideek hitzarmena sinatu dute, obren denboraldi baterako lagapena zehaztuz, "behin betiko destinoa erabaki arte".