Mendelutik aterako dira, Gibeletatik, 11:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte.

Kanpaina barruko ekitaldia da
Hondarribiko EH Bilduk bizikleta martxa antolatu du larunbat goizerako, udal eta foru hauteskundeen kanpainaren barruan. Mendelutik aterako dira, Gibeletatik, 11:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte: “Amute, Kosta, Muliate, Soroeta eta Portutik igaro ondoren Puntalean bukatuko dugu jai txiki eta pintxo banaketa batekin”.
Bizikleta martxa, aldarrikapenerako baliatuko du koalizio abertzaleak: “Txirrinda martxa honekin herriko bidegorri sarea hobetu eta zati berriak egin beharraren aldarria zabaldu bahi dugu”.