Antxeta irratiak Bidasoko alkategaiak elkartuko ditu
Antxeta irratiak bi mahai inguru antolatu ditu udal bozei begira, hilaren 11n Hondarribiko alkategaiekin Kultur Etxean eta 17an, Irungoekin, Kabigorrin.
Antxeta irratiak Irun eta Hondarribiko udal hauteskundeen jarraipen berezia egingo du, eta besteak beste, bi hirietako alkategaiekin mahai inguru bana antolatuko ditu.
Hondarribian, hilaren 11an egingo dute, Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Eta Irunen, hilaren 17an, Kabigorri Ateneoan, 18:30ean.

