Valentzian ikasi eta bizi den Iokin Sagarzazu hondarribiarrak brontzezko domina lortu zuen asteburuan Pinto herrian (Madril), Espainiako Judo Txapelketa absolutuan. 60 kilotik beherako mailan lehiatu zen hondarribiarra.
Iokin Sagarzazu Ama Guadalupekoako ikasleekin eta entrenatzailearekin
Valentzian ikasi eta bizi den Iokin Sagarzazu hondarribiarrak brontzezko domina lortu zuen asteburuan Pinto herrian (Madril), Espainiako Judo Txapelketa absolutuan. 60 kilotik beherako mailan lehiatu zen hondarribiarra. Finalerdietan Garrigos madrildarrarekin galdu eta gero, haren herrikide Diaz menderatuta lortu zuen Sagarzazuk podiora igotzea.
Dagoeneko lau aldiz igo da podiora Sagarzazu nagusien Espainiako Txapelketan, azken hiru urteetan brontzea jantzita. Duela sei urtetik Valentzian bizi da eta Terra i Mar talde indartsuan ari da entrenatzen eta lehiatzen. Ordura arte, Ama Guadalupekoa Judo Taldean aritu zen.
Astelehenean Hondarribian izan zen Sagarzazu, eta saio berezia zuzendu zuen Aman. Beheko mailetako irakasle bilakatu zen garai bateko ikaslea.