Maiatzaren 24ko udal hauteskundeei begira Abotsanitz taldeak prestatu duen zerrendaren aurkezpen ofiziala egingo du bihar, ostegunez, San Pedro kalean ireki berri duten egoitzan.
Abotsanitz taldearen egoitza
Maiatzaren 24ko udal hauteskundeei begira Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak prestatu duen zerrendaren aurkezpen ofiziala egingo du bihar, ostegunez, San Pedro kalean ireki berri duten egoitzan. Bide batez, egoitzaren inaugurazio ekitaldia egingo du Abotsanitzek.
Inaugurazioa 19:30ean egingo da, eta herritarrei deia luzatu diete, bertara joateko: “Gonbitea luzatzen die hondarribiar guztiei gerturatzeko eta antolatutako ekitaldian parte hartzeko”.
Posta bidez bozkatzeko informazioa
Bestalde, posta bidezko bozka eman nahi duenari informazioa eskainiko diogu egoitza honetan astearte eta ostegun goizetan, 11:30etatik 13.00etara eta arratsaldeetan 18:30etatik 21.00etara. “Maiatzaren 14 baino lehen egin behar da posta bidezko botu ematea”, gogorarazi du Abotsanitz taldeak.