Ezaguna zen Juana Bengoetxeak errepikatuko zuela alkategai bezala, baina bere ondoan joango zirenen berri ez zuen aurretik eman PPk. Gaur egin dute horien aurkezpena, popularrek Eskoleta kalean duten egoitzaren parean.
Eskoleta kaleko egoitzaren kanpoaldean egin dute aurkezpena
“Esperientzia eta gazteria”, bi ezaugarri horiek uztartzen dituen zerrenda aurkeztu du Irungo PPk maiatzaren udal hauteskundeei begira. Ezaguna zen Juana
Bengoetxeak errepikatuko zuela alkategai bezala, baina bere ondoan joango zirenen berri ez zuen aurretik eman PPk. Gaur egin dute horien aurkezpena, popularrek Eskoleta kalean duten egoitzaren parean.
Bengoetxeak berak aurkeztu du “Irungo bizitzaren espektro osoa hartzen” duen zerrenda: “Irunen gertatzen den ezer ez da ezezaguna guretzat, hemen gertatzen denaren protagonista garelako, eta gertatzen dena sufritzen dugulako”. Alkategaia “inguruan dituen pertsonez harro” azaldu da, “ezagutza eta eskarmentua abiapuntu, hiriko arazoak konpontzeko prest azaldu direlako”.
Gipuzkoako PPk goi ordezkaritza izan du Irungo hautagaitzaren aurkezpenean, bertan izan baita Juan Carlos Cano ahaldun nagusirako hautagai eta lurraldeko popularren idazkaria. Irungoa, “oinak lurrean dituen hautagaitza” dela adierazi du Canok gaur goizeko agerraldian.