Aurten abiatu den antzerki tailerrean egiten ari diren lana ezagutzeko aukera izango da asteburuan, ate irekietako entseguak egingo baitituzte. Gainera, udalarekin akordioa egin dute, eta ekaina bitarte luzatuko dute tailerra.
Edu Galarzak zuzentzen du tailerra
Aurten
abiatu den antzerki tailerrean egiten ari diren lana ezagutzeko aukera izango da asteburuan, ate irekietako entseguak egingo baitituzte. Gainera, udalarekin akordioa egin dute, eta ekaina bitarte luzatuko dute tailerra.
Hilaren 25ean (larunbata) eta 26an (igandea), ate irekietako ikasgelak egingo dituzte antzerki tailerrean, 20:30ean. Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute, hau da, tailerreko entseguen ohiko lekuan. “Edozein hurbildu daiteke, bai lan egiten ari garen modua ezagutu nahi duelako, bai besterik gabe kuriositatea duelako”, adierazi du Myriam Jauregi ekimenaren bultzatzaileak.
Urtearekin batera hasi zen tailerra eta hasiera batean hiru hilabetekoa izatea erabaki zuten. Orain ekainera arte luzatu dute. Hori ez da izan aldaketa bakarra, hasiera batean talde txiki bat osatzea espero baitzuten.
Erantzuna hain zabala izan zen, ezen bi talde sortu behar izan baitzituzten.