50 oihal, bakoitza 20 pertsonen artean osatua. Hori da Gure Esku Dago (GED) plataformako Hondarribiko taldeak lortu behar duena, 1.000 jostun erabakitzeko eskubidea ehuntzeko.
Ekainaren 21ean ekintza berri bat burutuko du GEDk Hego Euskal Herriko lau hiriburutan. Hautestontzi erraldoiak eraikiko dituzte, oihalez, “sinbolikoki, etorkizuna eskuetan hartzeko eskubidea” aldarrikatzeko. Eta oihal horiek herriz herri osatu behar dira. Hondarribian 50 bildu behar dira eta dagoeneko 40 banatu dituzte, “pertsonalizatu ditzaten”.
Parte hartu nahi duten hondarribiarrek 688 82 68 44 telefono zenbakira dei dezakete. Oihalaz gain, informazioa ere jasoko dute: zer egin, nola, noizko, jakin beharreko guztia azalduko diete.
Erantzun “anitza”
Oihal bakoitza 20 zatitan banatuta dago, beste horrenbeste pertsonen artean osatzeko. Mikel Mariskal eta Xabier Zabala Hondarribiko lanak koordinatzen ari den taldeko kideak dira eta HITZAri kontatu diotenez, erantzuna oso ona izaten ari da: “Ahoz aho ari gara, oihartzun handirik gabe, baina erantzuna oso ona izaten ari da. Dagoeneko 40 oihal konprometitu ditugu, Hondarribin osatu behar ditugun 50etik, 40 hitzartuta daude. Erantzun ona, eta anitza, batez ere hori, anitza ari da izaten”.
Edozein teknika erabili daiteke oihala osatzeko: marraztu, josi, argazkiak jarri… Taldearen ezaugarriekin eta dituzten ametsekin ari dira Hondarribiko oihalak sortzen. Hasieran taldeentzako ari dira oihalak banatzen. “Elkarteak, lagun koadrilak, familiak… denetarik ari da parte hartzen”. Berea egin dutenen artean, Zumardikoak eta Olagarro abesbatzak, Heuk proba ezan emakume kirolarien taldea, arraun elkartea, eta beste hainbat daude.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.