Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aranzadik Jaizkibelgo ondareari buruzko liburua argitaratu du

Atzo goizean Jaizkibel mendia: ondare naturalaren berrikusketa liburua aurkeztu zuten, proiektua lagundu duten erakundeetako arduradunak lagunduta; tartean dira Hondarribiko, Lezoko eta Pasaiako udalak.

Olatz Mitxelena
Hondarribia
2015/04/17
Jaizkibel Aranzadi

Arizaga, Agirregabiria. Iraola, Zabalo eta Agirre, liburuaren aurkezpenean

Jaizkibel mendiaren  inguruko liburua eman du argitara Aranzadik. Atzo goizean aurkeztu zuten Jaizkibel mendia: ondare naturalaren berrikusketa liburua, zientzia elkarteak Donostian duen egoitzan. Aurkezpenean Aranzadiko idazkari nagusi Juantxo Agirre Mauleon eta liburuaren editore eta ornitologo Jaun Arizaga izan ziren, eta bi zientifikoak laguntzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen zuzendari Ainhoa Iraola, eta Lezoko eta Pasaiako alkateak, Ainhoa Zabalo eta Amaia Agirregabiria. Hondarribiko Udaleko ordezkaritza bat iragarrita zegoen, baina ez zen inor azaldu. Liburua “mugarri historikotzat” jo zuen eta Arizagak erantsi zuen “ezbairik gabe Jaizkibelen gainean orain arte egin den lan zientifikorik osatuena” dela. Azken honek azaldu zuenez, hiru ataletan banatu dituzte argitaratutakoak: geologiari buruzkoak, itsas eremuaren gainekoak, eta lur eremuaren ingurukoak bereizi dituzte. Artikulu zientifikoez osatutako liburua dela azaldu zuen editoreak, “ikerlariek Jaizkibelen gainean ezagutzen dituzten guztien berrikusketa sakona”. Guztira, 50 aditu inguruk hartu dute parte ikerlanean, auzolanean. Guztien ekarpena eskertu zuten atzo Aranzadiren egoitzan. Itsas korridorea aldarri Atzo aurkeztu zuten liburuak 2012n Jaizkibel inguruan Lezon egin ziren jardunaldiak ditu oinarri. Orduan hausnartutako guztien ondorio da argitalpena, “Jaizkibelen gaineko ezagutza sozializatzea” helburu. Izan ere, aldundiko ingurumen zuzendariak nabarmendu zuenez, “ezagutza eta ezagupenaren gizarteratzea, babesaren aurreko ezinbesteko urratsak dira”. Ildo beretik, Ulia eta Jaizkibel arteko itsas korridorea babestea ezinbestekotzat jo zuen aldundiko arduradunak, eta Eusko Jaurlaritzari norabide horretan urratsak egin ditzala eskatu zion, “teorian defendatzen direnak, praktikara eramateko”. Bide beretik, Lezoko alkateak antzeko egitasmoak babesten jarraitzeko konpromisoa bere gain hartu zuen eta anfibio eta narrastiekin egiten ari diren lana edota baratza parkearen egitasmoak goraipatu zituen. Agirregabiriak, bere aldetik, Jaizkibelgo altxorrak babesten jarraitzeko eskatu zion Aranzadiri, Jaizkibel mehatxatutako eremua dela gogoraraziz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.