Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

240 ekarpen gehitu dizkio EH Bilduk hauteskunde programari

Herritarrek eta eragileek egindako 300dik gora ekarpen jaso ditu koalizioak; udal alderdiaren oinarri ideologikoekin bat zetozenak aintzat hartu dituzte.

Rebeka Parras
Irun
2015/04/10
Oinatz Mitxelena Irungo EH Bilduren bozeramailea eta alkategaia

Oinatz Mitxelena Irungo EH Bilduren bozeramaile eta alkategaia

EH Bilduren udal taldeak herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzeko prozesuaren lehen emaitzak ezagutzera eman zituen atzo goizean Irungo Alkartetxean egindako agerraldian. Oinatz Mitxelena bozeramaileak 300dik gora ekarpen bildu dituztela zehaztu zuen eta horien artean “240 inguru gehitu ditugu proiektu zehatz bezala”, erantsi zuen. Bi bide martxan jarri zituen koalizioak horretarako, bata, batzar irekiak eta bestea, internet bidez. “Gure gain hartu ditugu gure oinarri ideologikoekin bat egiten zutenak”, azaldu zuen Mitxelenak. Barneratu ez dituztenak aldiz, zergatik ez dituzten aintzat hartu azaldu egin diete ekarpena egin zutenei. Hala, 240 ekarpen horien artean denetarik dagoela onartu du Mitxelenak, “ez dira soilik hirigintza edo auzo bateko arazoak, orokortasunean dauden bestelako proiektuak baizik”. 21 arlo jorratu ditu koalizioak bi bloke ezberdinetan, sozioekonomikoa batetik eta gizarte politika bestetik, eta “orokortasunean daude bestelako proiektuak dira”. Hori horrela, aldizkari bat prestatu du koalizioak, eta asteburuan eta datorren astean zehar Irungo postontzi guztietara iristea espero dute. “Gure lehentasunak markatzen dituen aldizkaria da eta lehenengo aldizkari hori kanpainaurrean gure programa izango da”, Mitxelenak esan duenez. Kanpaina ofizialaren aurretik Orain, programaren aurreproiektua gizarteratzea besterik ez zaio falta koalizioari. Horretarako lan sektore eta gai jakin batzuk kontuan hartuko dituzte, hala nola, hezkuntza, hizkuntza, kirola… Eta eragile guzti horiekin “lanketa berezia” egingo dutela ziurtatu du Mitxelenak: “Haien ekarpenak jaso eta gure lehentasunak esplikatuko ditugu”. Azkenik, Bildu Bira ere egingo dutela aurreratu du alkategaiak, “baina aurten kanpainatik atera eta kanpainaurrean finkatu dugu”. Apirilaren azken asteburuan furgonetan eta bizikletan egiteko asmoa dutela agertu du Mitxelenak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.