Rocka izango da apirileko protagonista Hondarribiko Txiplao industria guneko Banako aretoan. Ostiral honetan Oskar Benasen Los Herejes taldeak joko du, biharamunean Zordak talde irundarrak bere abesti berriak aurkeztuko ditu, eta hilaren 25ean, Pink Floyden mende erdia ospatuko dute, oraindik zehazteke dagoen jai batean.
Oskar Benas
Ostiral honetan, hilak 10, Oskar Benas irundarra igoko da Txiplaoko taulara. Orotariko artista da Benas, musikaria eta marrazkilaria besteak beste —diskoaren azala eta kontzertuko kartela berak eginak dira—, geldirik egoten ez dakiena. Musikan ere handik eta hemendik edaten du, rock eta pop doinuak ederki uztartuz.
Oraingoan Los Herejes taldearekin ariko da Benas, martxoan aurkezturiko Hereje del mar laneko abestiak jotzen. 2012 eta 2015 artean grabaturiko abestiak biltzen dira izenburu horrekin eta besteren artean Sergio Patxuko, Daf Linares (Patxuko Nice) eta Xabi Solano (Esne Beltza) izan ditu lagun.
Donostian bizi den Flavio Banterla kantautore italiarrak irekiko du gaua. Donostiko Pop-Rock lehiaketa irabazi izan du Banterlak, eta Benasekin jo izan du, besteak beste Trainsalpine Boys en Iceland taldean, baina oraingoan bakarlari bezala agertuko zaigu.
22:00etan hasiko da kontzertua eta sarrerak 5 euroan jarri dituzte.
Zordaken abesti berriak
Biharamunean, hilaren 11n, Zordak taldeak joko du Urbil Artolak kudeatzen duen aretoan. Irundarrek rock klasikoen moldaketak egiten dituzte, baina abesti propioak ere badituzte, eta horietako batzuk lehen aldiz zuzenean joko dituzte larunbatean. Festa biribila izan dadin, gonbidatu bereziak izango dituzte: Kotte Susperregi abeslaria, Andres Lasa gitarrista eta Josetxo Fernandez Ortega pianoan.
22:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 6 euro balio du. Ez da lehen aldia Zordakek Banakon jotzen duela eta aurrekoetan gertatutakoa ikusita, argi dago rock festa handia izango dela. Gutxi balitz, Kobane taldeak irekiko du gaualdia. Talde nagusiak bezala, rock klasikoa maite dute Kobanekoek.
Oskar Benasen eta Zordak taldearen kontzertuak ez dira hil honetan Banakon izango diren rock festa bakarrak. Izan ere, hilaren 25ean, Pink Floyd taldearen 50. Urteurrena ospatuko dute. Oraindik antolatzen ari diren arren, argi dago egun horretan britainiarren musika entzuteko aukera izango dela.
Dena ez da rokanrola
Bi data horien artean, hilaren 17an, Aldeta taldeak oso bestelako ikuskizuna eskainiko du Txiplaoko aretoan. Intxaurrondoko talde musiko poetikoa da Aldeta, Felipe Juaristik gidatutakoa. Juaristirekin batera, Txitxo Lopezek, Monika Refojosek eta Juanra Unamunok osatzen dute laukotea. Iaz Txorien Aberria izeneko lana kaleratu zuten eta hori aurkeztera datoz Hondarribira. Hurrengo ostiralean izango da, 20:00etan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.