Bertso gaua antolatu dute etzirako eta Igelaren Bandaren kontzertua, larunbaterako. Datorren asterako ere bi hitzordu finkatu ditu Kabigorrik.
Igelaren Banda taldearen irudia
Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak agenda oparoa prestatu du apirilerako, eta horren harira, hitzordu bikoitza aurreikusi dute aste honetarako.
Hala, lehenik eta behin, Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak bertso gaua antolatu du etzirako, 19:30ean abiatuta. Bertan parte hartuko duten bertsolariak izango dira,
Iñigo Ugarte, Patxi Castillo, Maddi Sarasua eta Unai Gaztelumendi. Gai jartzaile lanetan Gotzon Aizpiolea ariko da.
Hilaren 11n larunbatarekin bestalde, Igelaren Bandak kontzertua emango du 23:30ean abiatuta. Musika instrumentalean oinarritzen da taldea, inprobisazioari garrantzia handia emanez.
Bestalde, Gure Esku Dago-k ekoiztutako
Jostunak dokumentala proiektatuko dute datorren ostegunean (19:30) eta hilaren 18an larunbatarekin, Rafael Amor bakarlariaren doinuak entzuteko aukera izango dute interesatuek, 19:30etik aurrera.