Nesketan, Gipuzkoa nagusitu zen [Joel Iglesias]
Bizkaiako taldeak mutiletan, eta Gipuzkoak nesketan, irabazi dute Hondarribia Kirol Taldeak aste santurako antolatutako
Haurren Mailako XIV. HKT Eskubaloi Txapelketa. Igandean egin zuten Hondartza kiroldegian eta bost taldek parte hartu zuten: Txingudi, Akitania, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Haurren mailako txapelketa izanik ere, sekulako giroa bizitu zen harmailetan.
Mutilen finala Gipuzkoak eta Bizkaian jokatu zuten eta bizkaitarrak gailendu ziren (20-31). Finalerdietan Nafarroa kanporatu zuten bizkaitarrek (15-10); gipuzkoarrak, aldiz, ozta-ozta irabazi zioten final atarian Txingudiko taldeari (13-15). Azkenean, hirugarren geratu ziren bidasoarrak.
Harmaila goraino bete zen
Neskeei dagokienez, Gipuzkoak lortu zuen txapela, nagusitasun osoz. Finalerdian 19-5 gainditu zuen Akitaniako taldea, eta finalean 12-21 irabazi zion Nafarroari.
Banakako sariak
Mutiletan Gorka Nieto bizkaitarra izendatu dute jokalari onena, eta Joel Asensio gipuzkoarra atezain onenena; gol gehien Niklas Ramisek sartu ditu eta eskualdeko jokalarien artean, berriz, Asier Garcia saritu dute.
Nesketan ere, banakako sariak talde desberdinen artean banatu dituzte. Hala, atezain onena Ane Irazola bizkaitarra izan da, jokalari onena Uxue Alcalde nafarra, eta golik gehien sartu dituena, Maria Zaldua gipuzkoarra.