Amuten elkartzen den taldeak ia-ia bukatu du bere oihala
Ekainaren 21erako Gure Esku Dago mugimenduak erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza berri bat ari da prestatzen. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan hautestontzi erraldoiak eraikiko dituzte, “sinbolikoki, etorkizuna eskuetan hartzeko eskubidea” aldarrikatzeko. Igandean egin zuten ekimen berriaren aurkezpena, Iruñean, baina Hondarribian aspaldi ari dira lanean.
Hautestontzi horiek oihalez eginak izango dira, herriz herri ehuntzen ari diren oihalekin egindakoak. Hondarribian badira hilabete pare bat ari direla horretan lanean eta dagoeneko badira oihal batzuk osatuak: “Koadrila eta zenbait familiak dagoeneko ohila pertsonalizatzen dabiltza, Zumardikoak abesbatza, Olagarro abesbatza, arraunlariak, emakume korrikalari koadrila, Harresi elkartea…”, azaldu du Hondarribiko Gure Esku Dagok.
Herritarren desioekin ehundutako oihaletako bat
Datozen asteetan herriko elkarte, lagun koadrila eta «erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duen herritar orori» zabalduko diete ekimena. Iruñean azaldu zutenez, nahi duenak bere oihal zatia jaso dezake, bere “borondatea, asmoak, esperantzak eta ametsak” jar ditzan.
Hurrengo asteetan Hondarribian egiten ari diren lanaren berri emango du Hondarribiko Hitzak. Besteak beste, orain arte egindakoa ezagutu eta eta Gure Esku Dagoren ekimenarekin parte hartu nahi duenak zer egin behar den jakiteko aukera izango da.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.