«Nire koadroak leihoak dira, ireki eta Judasen munduan sartzen zara»
Judas Arrieta artistari elkarrizketa
«Proiektu batean sartzen naizenean %100a ematea gustatzen zait» «Ikuslea zirikatu eta artea disfruta daitekeela esaten diot, jostailu bat dela»Gero areto txikian sartzen gara eta hor jarri ditut skatetan margotutako artelanak. Nire helburua zen skate oholak merkaturatzea eta arrazoia zen objektu sakratu horien muga gainditu nahi nuela; koadroa, objektu sakratua, ukiezina, ulerezina… Nire lanak skate oholetan jarrita nik uste dut muga horiek pixka bat desagertuko zirela eta horrekin jolastu nahi nuen. Denda batera joaten garenean eta hamar ohol ikusten ditugunean ilustrazio ezberdinekin, segituan dakigu zein gustatzen zaigun eta zein ez. Ez diogu gure buruari galdetzen ulertzen ote dugun hor egin den marrazkia. Jendeak nire artelanekin horrela gozatzea nahi nuen eta horregatik proposatu nuen oholetan margotzea. Amaitzeko, nire marrazkiak agertzen dira bitrina batzutan. Marrazkiak izan daitezke proto-koadroak, nire laborategia, I+Da, froga guztiak egiten dituzun lekua. Marrazki horiek gero koadroetara eramango ditudan elementuetan eragiten dute, baita koadroak nola margotuko ditudan ere. Marrazkiaren freskotasuna koadrora eramaten saiatzen naiz. Zurruna al zara bozetoa koadroan islatzeko garaian? Ez, inoiz ez dago bozeto eta koadro berdin bat. Normalean, mural bat planteatzen baldin badut, hor bai. Baina koadroetan izpiritu bera mantentzen saiatzen naiz, freskotasun hori, baina ez dira inoiz berdinak. Azken bost urtetako lana bildu duzu, tartean Txinan sortutakoa, zer nolako ekarpena egin dizu hango egonaldiak? Txinako egonaldiak eman didan gauzarik onena da umilago izateko balio izan didala. Ni beti amesten ari naiz, baina beti izan ditut oinak lurrean. Egia da, nire garaian erraztasun ugari izan nituela artista izatea erabakitzeko. Bekak, diru laguntzak… zeuden eta karrera bukatzerakoan bizirauteko eta karrera pixka bat luzatzeko aukera zegoen.
«Marrazkiak izan daitezke ‘protokoadroak’, nire laborategia, I+Da» «Txinak eman didan gauzarik onena da umilago izateko balio izan didala»Niretzako Txina izan zen beste artisten lan egiteko modua ikustea, beste testuinguru batean. Kristoren oihana zen, marrazoz betea. Konturatzen zara nahiz eta zuk %100a eman gauza gehiago behar direla. Ez da hain garrantzitsua kristoren artista izatea askotan, obra oso txarrak ere saldu daitezke. Azkenean, merkatua edo artearen mundua tipula baten antzekoa da, geruza asko ditu eta horietako bakoitzean gauza bat edo bestea egiten da. Bakoitzak zein geruzatan egon nahi duen erabakitzen du eta geruzaren arabera, badaki zeintzuk diren legeak. Kontzientzia pixka bat lortu nuen; non nengoen eta nolakoak ziren gauzak. Inguruan gertatzen diren gauzak beste era batera hausnartzea eragiten dizu eta azkenean, lehentasunak markatzera eramaten zaitu. Nik hori ikasi dut. Hango eta hemengo artearen artean alde handia dago? Txinak azken hamar-hamabost urte hauetan kanpoko arte garaikidearen eragin zuzena jasotzen hasi da. Nik uste dut Txinak eman duen bilakaera kulturaren inguruan, lehen aipatu bezala, artistak funtzionarioak ziren. Mota guztietako artistak zeuden ejerzitoaren antzerki taldeetan, telebista kateetan dekoratuak egiten… Baina ez zegoen show business hori batzuk besteak baino hobeagoak zirela. Maisu batzuk zeuden noski. Eragin hori mantentzen da eta oraindik ere pintura tradizionalaren ildo edo lerro hori dago, orain dela 2.000 urteko teknikak jarraitzen dituela. Hasiera batean arte garaikidea komertzializatzen hasten denean zer gertatzen da? Munduan ez dagoela arte garaikide txinatarrik; ezta Txinan bertan ere. Horiek dira mundu osoan saltzen hasten diren lehenengo artistak. Arte garaikidea Txinan nola garatu den ikusi ahal izan dut; lekuko izan naiz. Eta argi dagoena da, ezer egina ez dagoenean aukera gehiago daudela dena egina dagoenean baino. Erakusketaren azken aretoan oholak ikus daitezke. Nola sortu da proiektu hori? Betidanik pentsatu dut artisten lana ez dela bakarrik galerietara mugatu behar. Artista sozial batzuk daude komunitateekin harremantzen direnak, eta niri gehiago gustatu izan zait enpresekin erlazionatzea. Nik uste dut artistak balio erantsi bat eman ahal diola enpresa bati eta enpresak promozio moduko bat artistari. Nire egoera kontuan hartuta, duela urtebete etorri nintzela Txinatik eta behin hemen nire lanarekin jarraitzeko erabakia hartu nuela, nire lanarekin dirua irabazteko bidea zein izan zitekeen pentsatu nuen. Azkenean, sinbiosiak bilatzen dituzu, non denentzako onuragarria den elkarlan bat lor daitekeen.
«Nire artelanak ez dira bakarrik nire bizipenen isla, baita nire ametsena ere» «Belaunaldi baten goraipamena egitea da: zer bizi dugun, zer ikusi dugun…»Krisiak ere artisten munduan eragina izango zuen, ez? Argi dago. Beste bideak aurkitzera behartzen zaitu. Nik banekien zer egin nahi nuen eta aukerak izan ditut: diru laguntzak, bidaiak… Badut koadro bat non Reacting crisis esaten dut. Azkenean zer egin pentsatzen duzu, elkarlana enpresekin edo tailerrak erakunde publikoekin, eta itzuli naizenetik jende asko aurkitu dut halako gauzak egiten. Azkenean ere erakusketa honekin egin dudana da niri eman didatena berriz ere itzuli. Zonalde honek halako erakusketa bat behar zuen. Gero jendeak esaten dit ea nondik datozen marrazki japoniar horiek. Nik esaten diet nik txikitan halakoak ikusten nituela, eta azkenean gauza batek bestera eramaten zaitu. Zure artelanak zure bizipenen isla dira? Bai ez bakarrik nire bizipenena, baita nire ametsena ere. Nire koadroak leihoak bezalakoak dira; irekitzen dituzunean Judasen munduan sartzen zara. Judasen munduan bizipenak daude, eta elementu horiek grabatuak gelditzen dira eta koadroa egiten ari zarenean bueltatzen dira. Belaunaldi baten goraipamena egitea ere da: zer bizi dugun, zer ikusi dugun, nola eragin digun…