Juana Bengoetxea da Irungo PP-ren alkategaia
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak egin du de Bengoetxearen aurkezpena; ez dute zerrendaren gaineko xehetasunik eman.
- Adiskidetasuna: Azkenaldian sortutako alderdiek “etsai” bat izendatu behar dutela uste du PPren alkategaiak, “soberan dagoen norbaiten bila ari dira; horixe da populismoaren gakoa”. Bengoetxearen arabera, “gu ezberdinak gara, adiskidetasunaren aldeko apustua egiten dugu”.
- Hiritarren duintasuna: “Itxaropena izateko gaitasunean datza”, adierazi du. “Itxaropena duen hiritar bat, gaizki pasatzen egon arren, duintasuna duen hiritarra da”.
- Justizia eta ekitatea: Hiritarrek “justua” deritzotenarekin edozein ahalegin egingo dutela uste du Bengoetxeak.
- Oraina finkatzea: “Gure gurasoek lanbide bat baino gehiago zuten eta horrela eraiki zen Espainia. Egindako lan guzti hori finkatu behar dugu, zenbait ahotsek sistema hautsi eta zerotik hastea proposatzen dutelako”.
- Etorkizuna prestatzea: Alkategaiaren aburuz herritarrei “ez zaie axola orain dela bost urte zer gertatu zen, jendeari oraina eta etorkizuna inporta zaie”.