Kadete mailako Telmo Fernandezek zilarra eskuratu zuen eta Ania Perezek bestalde, brontzea.

Santiagotarrak-eko palistak
Balantze “oso positiboa” egin du Santiagotarrak-ek Espainiako Neguko Txapelketan lortutako emaitzen inguruan. Sevillan izan zen lehia iragan asteburuan, eta podiumera bitan igotzea lortu zuten Irungo piraguistek. Izan ere, Sevillara bidaia egindako hamabost kirolarien artean bik domina bana etxera ekartzea lortu zuten.
Hala, K1 modalitateko kadete mailako Telmo Fernandezek zilarra eskuratu zuen eta Ania Perezek brontzea. Horrez gain, Aitor Gorrotxategik eta Tania Prolek 11. postuan kokatzea lortu zuten.
Senior eta juniorren kluben arteko sailkapenari dagokionez, 19. jarri da Santiagotarrak 114 elkarteen artean. Kadeteek bestalde, sailkapenaren 11. lekuan jartzea lortu dute 89 kluben artean.