Joan de astean maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda aurkeztu zuten jeltzaleek; bestalde, Markel Olanok eta Joseba Egibarrek ekitaldi politikoa eskainiko dute igandean Irunen.
Irungo EAJren zerrendaren aurkezpena
Bete-betean sartu da Irungo EAJ udal eta foru hauteskundeei begirako kanpainaurrean. Xabier Iridoy zerrendaburuak eta bozeramaileak aste honetan jakinarazi duenez, hiri proiektuaren inguruko xehetasunak azaltzen dituen 24.500 banatuko dituzte Irungo postontzietan.
Hainbat gaien inguruko galdera sorta eramango du triptiko bakoitzak; hala nola, auzoen hobekuntza, enpleguaren sustapena eta udaletik gazteei eman beharreko laguntza, hiriko aparkaleku arazoa, etxebizitza alorrean daude beharrak eta hiri segurtasuna. Irungo alderdi jeltzaleari igorri ahal izango dizkiete erantzunak herritarrek ondoren, horiek aztertu eta hiri proiektuaren barruan txerta ditzaten.
Bertakoak eta lurraldekoak
Joan den astean udal hauteskundeei begirako zerrenda aurkeztu zuen Xabier Iridoy buru duen taldeak. Hala, alkategaiaz gain, ondokoak dira EAJk aurkeztutako hautagaiak: Lourdes Larraza Quilez, Jose Enrique Corchon Alvarez, Josune Gomez Sarasola, Miren Guezuraga Cantero (independientea), Gorka Alvarez Aranburu, Enrique Azpiolea Igiñiz, Ana Gayoso Artetxe, Oscar Luque Lezcano eta Lupe Olaizola Emazabel.
Bestalde, Gipuzkoako Foru hauteskundeei begira, ekitaldi politikoa burutuko dute Joseba Egibarrek eta Markel Olanok etzi igandearekin, Irungo Luis Marianon, 11:30ean hasita.