300 dantzarik osatzen dute Kemen Dantza Taldeko harrobia, baina "espazio falta dela eta", txikienek ez dute parte hartuko biharko emanaldian.
Kemeneko harrobia da Adaxka Dantza Taldea
Dantzari gaztetxoen txanda iritsiko da bihar larunbatarekin Amaia KZra. Kemen Dantza Taldeko harrobiak, Adaxka Dantza Taldeak, emanaldia eskainiko baitu Irungo antzokian, 18:00etan abiatuta.
Adaxkako kideek jakinarazi dutenez, 200 bat dantzarik parte hartuko dute biharko emanaldian. Hala ere, Irun eta Hondarribiko 300 bat gaztek osatzen dute taldea, eta “espazio falta” medio, txikienek ezingo dutela aurtengo saioan parte hartu azaldu dute.
“Eszenatokian dantzari txikienen falta sumatuko den arren, egitarau oparoa osatu dute” biharko emanaldirako. Hala, Gipuzkoako dantzekin hasi, Bizkaia eta Nafarroa zeharkatu, eta Lapurdiko doinuekin amaiera emango zaio dantzaldiari.
Gaur arratsaldean egingo dituzte azken entseguak dantzari gazteek Amaia KZn bertan.