Gizonei begirako lanketa bat egitea "maskulinitate berriak" azaleratzen joateko da topaketaren helburua.
Gaztetxean bertan egingo dute etzi Gizon Topaketa
“Maskulinitate berriak” lantzea “ezinbestekoa” dela iritzita, Gizon Topaketa antolatu du Lakaxita gaztetxeak
Matxismoa deseraikitzen izenburupean etzirako larunbatarekin. Adierazitakoaren arabera, “matxismoak ondorio latzak ditu emakume zein gizonengan”, eta feminismoa aldarrikatzen den heinean “gizonei begirako lanketa bat egitea” proposatu dute oraingoan gaztetxeko kideek.
Ildo horretan, “matxismoak gutako bakoitzean duen eragin eta ondorioez aritu nahi dugu”, azaldu dute, “modu kolektibo batean, eta erantzun ahalik eta eraikitzaileenak bilatuz”.
Gaztetxean bertan finkatu dute topaketarako hitzordua, 11:00etatik eta 13:00etara.