Korrika txikiak Irungo kaleak zeharkatu ditu goizean
Korrika txikia egin dute gaur ikastetxe gehienek Irunen. 10:30ak pasatxo zirenean abiatu dira Gurutze Gorritik eta bidean zehar, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek hartu du lekukoa. Hala, Colon pasealekua zeharkatu ondotik, Berrotaran eta Joaquin Gamon kaleak igaro dituzte korrikalari gazteek Luis Marianoren atzealdea eta Zabaltza plazan bukaera eman diote euskararen aldeko lasterketari.
Ehunka umek parte hartu dute 2015eko Korrika txikian eta lasterketa bukatuta egindako ekitaldian, Zabaltza plazan.
[nggallery id=31]