Aiako Arri azpiko historia ezagutzeko eta euskra praktikatzeko aukera ezinhobea izango da
Arditurri meategia
Arditurri, meategia sakonean, izenburu hori du Mintzalaguna proiektuaren barruan antolatutako azken jarduerak. Bisita gidatua izango da, larunbatean egingo dutena, 11:00etan hasi eta 12:15ak arte iraungo duena. Ekintza irekia da, baina hamabosteko taldea osatuz gero, Mintzalaguna proiektuan izena emanda dauden pertsonek lehentasuna izango dute. Izen ematea doan da, baina osteguna baino lehen egin behar da, 688 865 398 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora
idatziz.
Larunbatean egingo dute Arditurriko meategia bisitatzeko irteera, hilaren 28an. Aiako Arri azpiko meatze sistema ezagutzeko aukera paregabea izango da, euskara praktikatzeaz gain; hori baita finean Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Mintzalaguna egitasmoaren helburua, euskaraz mintzatzea, herriko pertsona euskaldunak eta euskara ikasleak elkartzen dituena.
Baina esan bezala, Arditurri ezagutzeko aukera paregabea izango da, ez baita ohiko bisita gidatua egingo. Beheko pisura ere jaitsiko dira, eta 2008an eginiko indusketa arkeologikoan geldialdi berezia egingo dute. Duela 2.500 urte hasi ziren Arditurri ustiatzen, eta ordutik, zilarra, burdina, beruna eta beste mineral batzuk atera dituzte bertatik.