Superdibisio mailako taldeek ezin izan zuten ezer egin eta bai gizonen taldeak, zein emakumeenak, porrota eskuratu zuten.

Dani Palacios Leka Eneako jokalaria
Leka Enea Mahai Tenis klubeko talde gorenek aurkari gogorrei aurre egin behar izan diete azken jardunaldian, eta aurreikuspenei jarraiki, Superdibisio mailako taldeak galtzaile suertatu ziren azkenean. Hala, emakumeak UCAM Cartagena taldearen aurka aritu ziren eta 4-1 galdu zuten azkenean. Hori horrela,, datorren Europako Txapelketarako txartela lortu nahi izanez gero, Arteal Santiago eta Priego Cordoba taldeen aurkako partidak irabazi behar ditu emakumeen taldeak.
Gizonen kasuan, DKV Borges taldearen kontra lehiatu ziren eta kasu honetan ere porrota nagusitu zen irundarrentzat (4-0). Europako Txapelketarako hala ere, bidea prest du dagoeneko gizonen taldeak.