Txiflando aktore taldeak hainbat umorezko sketch-ez osaturiko obra antzeztuko du. Botere politikoaren kritika zorrotza
Boterearen satira da ‘SOStemible’
Txiflando Antzerki Tailerraren eskutik, antzoki bilakatuko da larunbatean Banako aretoa. Amaia Rodriguez, Rakel Salinas eta Beatriz Arana aktoreak dira Txiflando, eta
SOStemible antzezlan satirikoa taularatuko dute, 20:00etan. Sarrerak 3 euro balio du.
Hainbat sketch-ek osatzen dute SOStemible. Txiflandoko aktoreek egungo errealitatearen parodia komikoa egiten dute, gizartearen kontraesanak muturreraino eramanez: “Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina, era espresionistan marrazten dute, lekukotza gordin bezain errealak plazaratzen dituzten bitartean”.