Ginkanako une bat
Ezusteko polita hartu genuen larunbat goizean Hondarribiko IX. Herri Olinpiaden 6. jardunaldian, ginkanaren proban. Lehiaketako argazkiak ateratzen ari ginela antolatzaileak hurbildu zitzaizkigun eta 19. Korrikako peto bat eskaini ziguten, 622. kilometroari zegokiona, olinpiadek erositako zatiarena. Zuen lekukoa guk eramatea nahi zenuten, olinpiadetan esatari lanetan aritzen den Koldo Emeryrekin batera.
Sustoa pasatu zitzaigunean, baietz esan genuen, ez merezi dugula uste dugulako, baizik eta eskaria zuek egina delako, besterik gabe. Guretzat ohorea izan zen Emeryrekin konpartitutako metro horietan herri olinpiaden ordezkari izatea, eta lerro labur hauen bidez gure eskerrona adierazi nahiko genizueke.
Horregatik, oraingoan murrizketarik gabe, garai berriko II. olinpiadetako
ginkanako 100 argazkien galeria osatu eta dagoeneko Internetera igo dugu, zuengana guztiengana iritsi dadin gure eskerron olinpikoa.