Iazko ginkanaren une bat
Hondarribiko Herri Olinpiaden seigarren jardunaldia egingo dute bihar, larunbata, San Pedro kalean. Ginkanaren proba izango da eta goizez egingo dute, 10:00etatik 13:00etara. Antolakuntzak aurreratutakoaren arabera, ikusgarria izango da, txanda bakoitzean zortzina talde ariko baitira elkarrekin lehian, bakoitzak bost proba egin beharko dituelarik.
Asteburu luzea izango dute olinpiadetako parte hartzaileek, gaurtik hasita, 19. Korrikarekin bat egin dutelako, eta nola gainera. Hasteko, olinpiaden proposamenez,
Korrikari buruzko bi dokumentalen proiekzioa antolatu du Euskara Zerbitzuak gaurko, ostiralerako.
Bihar, euskararen lasterketan inork minik har ez dezan,
beroketa luzea egingo dute olinpiadetako kirolariek. Eta etzi, bapo gosaldu ondoren, 19. Korrikari izaera olinpikoa emango diote, kilometroa erosi baitute. 622. kilometroa izango da olinpiadena; Zuloaga kalean hartuko dute lekukoa, Hondar eta Serna tabernen bidegurutzean.
Iazko ginakanako argazkiak