Euskal presoen senideek eramango dute Muara elkartearen lekukoa
Hondarribiko Muara elkarteak bat egin du aurten ere Korrikarekin, eta kilometroa erosi du. Komunikabideei bidalitako ohar batean adierazi dutenez, presoen senideek eramango dute haien lekukoa: “Muarak aurten ere babesa eta elkartasuna erakutsi nahi dio AEKak euskararen alde egiten duen lanari. Alde zaharrera igotzeko igogailua dagoen pare hortan hartuko dute presoen senideek mezu izkutua daraman testigua Muara Elkartearen izenean”.
624. kilometroaren erdia du Muarak, Olagarrorekin konpartitua. Ondoren, Hondarribiko Bilduren eskutan utziko dute lekukoa.