
Duela bi urteko Emekiren lekukoa
Emeki elkarteak Hondarribiko emakume guztiei deia luzatu die, igande goizaldean elkarrekin korrika egin dezaten. 19. Korrikak Hondarribian egingo duen lehen kilometroaren zati bat erosi du elkarteak, Mendelun, eta herriko emakume guztiekin partekatu nahi dute: “Kilometroa ez da gurea, Hondarribiko emakume euskaltzale guztiena baizik, eta elkarrekin lasterka egitea nahiko genuke”, esan diote HITZAri.
628. kilometroaren lehen zatia du Emekik —bigarrena Amute-Kostako Auzo Elkarteak eta hirugarrena Hondarribiko Bilduk— eta Mendeluko zubian jasoko dute lekukoa, Irungo EAJko kideen eskutik. Dena ongo, 06:20an hartuko du lekukoa Emekik.
Bidasoko HITZAk 19. Korrikak Oarso Bidasoan egingo duen ibilbide osoa zuzenean emango du streaming bidez
bidasoa.hitza.eus webgunean.
19. Korrika. Ibilbidea eta ordutegia Oarso Bidasoan