Ostiralean, 19:30ean, 16. eta 19. ekitaldietako dokumentalak emango dituzte Kultur Etxean
Korrika kulturalarekin bat eginez, Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, herri olinpiaden laguntzarekin, Korrikari buruzko bi dokumentalen proiekzioa antolatu du ostiralerako. Kultur Etxean izango da, 19:30ean, eta doan. Batetik 16. Korrikaren harira Jon Maiak grabaturiko
Bidaia intimoak emango dute, eta ondoren, aurtengo lasterketarako egin duten lana,
Gu euskahaldunak gara.
Eñaut Elorrieta musikaria
Lau lagunek euskara ikasteko erabakiaz eta prozesuaz egindako filma da Jon Maiaren
Bidaia Intimoak. Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira, Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak. Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. “Lau pertsona ezezagun, aktore izan gabe eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu ziren Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko”, azaldu dute Euskara Zerbitzutik.
Gu euskahaldunak gara, Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentala da eta euskal girzarteko esparru desberdinetan erreferente diren hemeretzi pertsonari egindako elkarrizketak jasotzen ditu. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik… Peru Magdalenak zuzenduriko lana da eta elkarrizketatuen artean Amets Arzallus bertsolaria, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Mursego musikaria, Jose Angel Iribar futbolari ohia, eta Iñaki Perurena harrijasotzaile izandakoa daude, besteak beste.