Hurrengo bi asteburuetan burutuko da. Kontzertu guztiak parrokian izango dira, 20:00etan eta doan. Lehen asteburuan Iruñeako Ganbera Orkestrak (larunbatean) eta Irungo Ametsak (igandean) jardungo dute.
Iruñeako Ganbera Abesbatza
Hondarribiko Eliz Musikaldiaren XXXIII. ekitaldia egingo dute hurrengo bi asteburuetan Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan. Eskifaia elkarteak antolatzen du, udalaren laguntzaz, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gisa honetako jaialdi beteranoena da. Aurten ez da Euskal Herritik kanpoko partaidetzarik izango baina horrek ez du esan nahi jaialdiaren maila jaitsi denik. Iruñeako Ganbera Abesbatzak irekiko du zikloa, larunbatean.
Azken urteetako ereduari jarraituz, bi asteburutan banatuko da jaialdia. Kontzertu guztiak Kale Nagusiko parrokian izango dira, 20:00etan, eta doan. Larunbat honetan Iruñeako Ganbera Abesbatzak abiatuko du musikaldia, eta igandean, Irungo Ametsaren eta Ma Non Troppo Orkestra instrumentalaren txana izango da. Hilaren 28an, berriz, Oñatiko Ganbera Orkestrak emango du saioa eta hurrengo egunean, igandez, Eskifala elkarteko nagusien bi taldeek itxiko dute aurtengo egitaraua.