Superdibisio mailako gizonen taldea Arteal Santiago taldearen aurka lehiatu zen Galizian eta emakumen taldeak bere aldetik Vic TT taldea hartu zuen Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan.
Jaime Vidal Leka Eneako jokalaria
Leka Enea mahai tenis klubeko maila goreneko taldeek garaipenak eskuratu zituzten azken jardunaldian. Superdibisio mailako gizonen taldeak Galiziara bidaia egin zuen larunbatean Arteal Santiago taldearen aurka lehiatzeko helburuarekin. Emakumeen taldea bestalde, etxean aritu zen Vic TT taldearen kontra. 4-1 gailentzea lortu zuten bi kasuetan Irungo taldeek.
Hala, asteburuko garaipenaren ondotik sailkapen orokorraren laugarren lekuan jartzea lortu du gizonen taldeak. Dorde Borcicek ireki zuen partida eta lehen emaitza kontrakoa izan arren, Jaime Vidalek eta Endika Diezek 3-0eko garaipenak lortu zituzten. Borcicek jokatu zuen azken seta, eta hasierako emaitzari buelta ematen asmatu zuen. Hala, 1-4 izan zen Irungo taldeak lortutako azken emaitza.
Emakumeen Superdibisioko taldea bestalde Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan aritu zen Herrialde Katalanetatik iritsitako Vic TT taldearen aurka. Kasu honetan, Natalia Prosvirninak ireki zuen partida eta Irungo taldearen aldeko lehen markagailua lortu ondotik, Ioana Ghemesek eta Mariona Sanzek gauza bera egin zuten. June Izquierdo jokalariak eduki zuen arazo gehien, baina hala eta guztiz ere, 4-1 gailentzea ere lortu zuen emakumeen taldeak.
Datorren jardunaldian emakumeen taldeak Cartagenara (Murtzia, Espainia) bidaia egingo du UCAM Cartagena sailkapeneko liderraren kontra lehiatzeko prest. Gizonen taldea bere aldetik, Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan ariko da DKV Borges sailkapeneko hirugarrenaren kontra.