Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Kirol instalazioak Zubietara lekualdatzeko epeak egingarriak "ez direla" dio EH Bilduk

Plaiaundiko kirol instalazioak Europak ezarritako epeen barruan husten ez badira isunak izango direla ohartarazi dute

Rebeka Parras
Irun
2015/03/16
Zubietako landa eremua

Zubietako landa eremua

EAJren udal taldeak eta Bidasoaldeko Lagunak talde ekologistak orain gutxi plazaratutako kezkari jarraiki, Plaiaundiko kirol instalazioak lau urteko epean Zubietara lekualdatzea “egingarria ez dela” uste du Oinatz Mitxelena Irungo EH Bilduren udal taldeko bozeramaileak. Iragan astean sinatu zuten Hondarribiko eta Irungo udalek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Parkeen Sareko presidenteak Bidasoko Parke Teknologikoa Zubieta-Urdanibian eraikitzeko hitzarmena. Bertan eraiki nahi ditu Irungo Udalak kirol instalazio berriak, eta alkateak agerraldian adierazitakoaren arabera, lauzpabost urte beharko dira azpiegitura berria prest egoteko. Epeak betetzea ezinezkoa dela uste du hala eta guztiz ere EH Bilduren udal taldeak. Europak Eusko Jaurlaritzari ezarritako epea 2019an bukaerara iristen dela ohartarazi zuen Mitxelenak, eta haren arabera “egingarria baldin bada, zergatik pasa dira 15 urte Zubietara eramateko planteamendua egiten denetik?”. Hori horrela, Europatik iritsitako isunak “bai ala bai” ordaintzen direla eta “milioikoak” izan daitezkeela ere ohartarazi du abertzaleak: “Europak Espainiako Estatuari jarriko lioke isuna, eta eskumena Eusko Jaurlaritzarena denez, Madriletik Jaurlaritzara pasako litzateke isun hori. Eta Jaurlaritza uste dugu ez dela prest egongo hori ordaintzeko”. Hala, koalizioak San Migel-Anaka eremua proposatu zuela gogora ekarri zuen Mitxelenak. Baina egoera honen aurrean, parte hartze prozesu bat abiatzeko proposamena egin du EH Bilduk, “herritarren interesekoa den zerbait herritarrek erabaki dezaten”. Proposamenean lanean ari direla onartu zuen bozeramileak eta apirila bukaerarako prest edukitzea espero dutela adierazi zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.