Martxoaren 22tik 24ra bitartean egingo dute bidaia interesatuek; 25 lagunek izena eman behar dute gutxienez
Irudian, Puente Viesgon (Kantabria) kokatutako El Castillo izeneko kobazuloa
Artea kobazulotan izenpeko irteera antolatu du Oiasso Erromatar Museoak martxoaren 22,23 eta 24rako. Kantabria eta Asturiasko aztarnategi arkeologiko nagusietara bidaia egingo dute museoko kideek eta bisitatuko dituzten lekuen artean besteak beste, daude: El Castillo, Las Monedas eta Tito Bustillo kobazuloak; baita Altamirako koba eta museora bisita zein Santanderreko Arkeologia eta Historiaurreko Museora ere.
Gutxienez 25 lagunek izena eman behar dutela jakitera eman du Oiasso museoak. Gainontzeko xehetasunak ezagutzeko 943 639 353 telefono zenbakira edo
posta elektronikora jo dezakete interesatuek.