Hamalau herri lasterketetan ura banatuko du Txinzerrek
Kirolarekin programaren harira laguntza emango du Txingudiko Zerbitzuak-ek; Eskola Kirola programan ere botila erabilgarriak banatuko ditu.
- Martxoa: In Real Time (Abay Etiopia GKEk antolatuta) eta Donostia-Hondarribia mendi lasterketa-Talaia Bidea (Fortuna KK).
- Apirila: Eurohiriko zikloturismo proba (Bera-Bera Donostia eta Aviron Bayonnais) eta Irungo II. Maratoi Erdia (I-Run Eventos).
- Maiatza: Mendiko Maratoi erdia (Erlaitz K.E.).
- Ekaina: San Martzialeko igoera (Bidasoa Atletiko Taldea).
- Abuztua: Guadalupeko igoera (Bidasoa Atletiko Taldea).
- Iraila: Irungo Gaueko lasterketa (Comarcaldea).
- Urria: Txingudi Korrika (Bidasoa Atletiko Taldea) eta Donibane Lohizune-Hondarribia (Hondarribia Kirol Taldea).
- Azaroa: Behobia-Donostia Maratoi erdia (Fortuna KK), Irun Hiria krosa (Bidasoa Atletiko Taldea) eta Gabonetako Krosa (Bidasoa Atletiko Taldea).
- Abendua: San Silvestre Hondarribia (Sport Mundi GKE).