Sevillan egingo den Espainiako Txapelketarako motorrak berotzen hasi dira Irungo piraguistak
Santiagotarrak-eko ur bareetako palistak 2014ko Euskadiko Txapelketa irabazi ondoren
Kontent daude Santiagotarrak Kirol Klubean azken asteburuan lortutako emaitzekin. Batetik, Irungo klubeko 28 palista Bidasoan izandako Euskadiko Txapelketan lehiatu ziren; bestetik, Orion egindako Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren taldeko 19 palista. Bi kasuetan, garaipena eskuratu zuten Santiagotarrak-ekoek.
Hori horrela, Bidasoan izandako lehian 9 domina lortu zituzten irundarrak. Dominak eskuratu zituzten palistak izan ziren besteak beste: Iñigo Garcia, Olatz Zabala, Aitor Gorrotxategi, Aitor Ramajo, Tania Prol, Ania Perez, Ramon Gorrotxategi, Oihan Sayar eta Maddi Exposito.
Gipuzkoako lehian bestalde, 10 domina etxera ekartzea lortu zuten Irungo palistek. Domina irabaztea lortu zuten Olatz Zabalak, Aitor Ramajok, Tania Prolek, Ania Perezek, Iñigo Garciak, Telmo FErnandezek, Oihan Sayarrek eta Maddi Expositok.
Garaipen garrantzitsua eskuratu du klubak azken jardunaldian. Orain, martxoaren 21ean eta 22an Sevillan izango den Espainiako Txapelketara begira daude dagoeneko Santiagotarrak-ekoak.