EH Bilduk antolatuta, Stop Kaleratzeak plataformako bi abokatuk hitzaldia emango dute ostegunean Hondarribian, 19:00etan.
Stop Kaleretzeak-en ekintza bat, Hondarribian
Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak hitzaldia emango du bihar, osteguna, 19:00etan Zuloaga Etxean. Maite Ortiz eta Jose Mari Erauskin izango dira hizlariak, plataformako abokatuak biak.
Hondarribiko EH Bilduk antolatu du hitzaldia. “Banketxeek inoiz ez bezala lapurtu dute, baina inoiz ez zen hain erreza izan ulertzea eta jakikea bi abokatu hauei esker. Hizkuntza sinplean letra txikiak eta ez hain txikiak ezkutatzen dutena azaltzeko”, azaldu dute eta dei egin diete herritarrei hitzaldira joan daitezen: “Zuk zeuk ere jakin dezakezu euren zentzukerietan ez erortzeko eta defendatu ahal izateko”.