2012an egindako zuhaitz landaketa
461 zuhaitz landatuko dituzte larunbatean Siutzeko magalean
Ume bat, zuhaitz bat kanpainaren harira. 2014ean jaiotako umeen omenez jasotako eskaera kopuruaren arabera landatzen dira zuhaitzak. Hala, Irungo Udalak 2004ean kanpainari ekin zionetik 4.110 zuhaitz landatu dira denera. Iaz landatu ziren zuhaitz gehien beste ekitaldiekin alderatuta: 475 zuhaitz denera.
Hori horrela, Biseratik abiatuta autobus zerbitzua martxan jarriko du larunbatean udalak. Sei txanda antolatu dituzte denera eta material guztia gurasoen eskura jarriko da; baita Ingurumen departamentuko zenbait teknikariren laguntza ere.
Landaketa medio, Siutz eta Toki Alai ikastetxerako bidea 09:00etatik 13:30era itxita egongo dela jakitera eman du udal gobernuak.