Montrealen ekingo dio bidaiari ikus-entzunezkoak, eta San Laurendi ibaia eta Saguenay fiordoa zeharkatu ondotik, Tadoussac herrian baleen ibilbideari ekingo dio protagonistak.
Quebeceko parke naturalak hobeto ezagutzeko aukera izango dute ikusleek
Zure abenturaren bila dokumental zikloaren hurrengo hitzordua etzi ostegunarekin finkatu dute Amaia KZren hitzaldi aretoan, 19:30ean abiatuta. Quebeceko parke naturalak hizpide izango ditu oraingoan Ernes Olasagasti egileak
Los parques del Quebec izenburupean ekoiztutako gaztelerazko lanean.
Montrealen hasiko da osteguneko bidaia. San Laurendi ibaiaren iparraldean kokatutako parke naturalak bisitatzera ekingo dio egileak lehenbizi eta handik abiatuta, Grands Jardins parkea, Saguenay fiordoa eta Tadoussac herrixka bisitatzeko aukera izango da. Azken txanpan, baleen ibilbideari helduko dio protagonistak.