7.000 herritara iristea eta oinarrizko 5.000 liburutegi sortzea lortu zuen Manuel Bartolome Cossio iniziatibaren bultzatzaileak
‘Misio pedagogikoak – Irudiak (1931-1936)’ erakusketaren argazki bat
II. Errepublikan zehar garatutako misio pedagogikoen inguruko dokumentala emango dute Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikanoko kideek etzi ostegunarekin Kabigorri Ateneoan, 19:30ean abiatuta.
Las misiones pedagogicas izenpeko ikus-entzunezkoak 1931 eta 1936 urte artean Espainiako estatuko landa eremuetako hezkuntza sistemaren gabezien aurrean egindako lana azaleratzen du.
Garai hartako Espainiako Museo Pedagogikoaren sortzaile eta zuzendari Manuel Bartolome Cossiok bultzatu zituen Errepublikako hezkuntza misioak. Hala, Espainiako 7.000 herritarra hedatu zituen misioak Cossiok; 5.000 oinarrizko liburutegi sortu zituen; 1.000 unibertsitateko ikasleren laguntza lortu zuen; eta antzerkia, zinea, musika eta artea hedatu zituen bitartekorik gabeko ume horien artean. Horrez gain, Espainiako landa eremuetan bizitako egoera grabatu eta hirietan ezagutzera eman zuen Cossiok.
Hori horrela, Alvaro Sotok ekoitzitako ikus-entzunezkoak garaiko misiolarien eta umeen testigantzak biltzen ditu. RTVEko dokumentu funtsa baliatu du Sotok horretarako.
Dokumentalarekin batera bestalde,
Misio Pedagogikoak – Irudiak (1931-1936) izeneko argazki erakusketa ere abiatuko du errepublikanoen elkarteak. Martxoaren 17tik 29ra bitartean ikusgai izango da Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan. Lanegunetan 18:30etik 20:30era bisitatu ahal izango da erakusketa; larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan ordea, 11:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era zabalik egongo da.