Liga bukatzeko bi partida geratzen direnean liderra hiru puntura dago eta hurrengo asteburuan Hondarribiko taldeak tarte hori murrizteko aukera izan dezake.
Marlaxkako kide bat, larunbatean
Marlaxka Xake Elkarteko lehen taldeak 3-1 irabazi dio Gros C taldeari eta gora begira jarri da Lurraldeko Ohorezko Mailako sailkapenean.Lehen postutik zazpigarrenera 3,5 puntuko aldea dago eta azken bi jardunaldietan edozer geratatu daiteke.
Liga hasiera motel baten ostean, norabidea zuzendu dute Marlaxkakoek eta aurrekoekiko tartea murriztea lortu dute. Hainbat asteburutan galdu arren, puntuak pilatzen joan dira eta azken bi jardunaldietan maila emanez gero, sailkapeneko goiko aldean bukatuko dute.
Billabona A dago lidergoan, 23 punturekin, eta dagoeneko 20 pilatu ditu Hondarribiko taldeak, liderrak bi asteburu lehenagoko beraiekiko zuen aldea bi puntutan murriztuz. Seigarren jarri dira eta hirugarren postua puntu bakarrera dute.
Bi jardunaldi geratzen dira liga bukatzeko. Hurrengo partida azkenbigarrenaren kontra jokatuko du Marlaxkak, eta partida horretan izango dute aukera aurrekoekiko tartea gehiago murrizteko. Azken jardunaldia Eibar A taldearen kontra izango dute. Bigarren postuan daude eibartarrak, liderra baino puntu erdi bat gutxiagorekin.