Hispalisen aurka lehiatzeko Andaluziara bidaia egin du Superdibisio mailako talde irundarrak eta 1-4 irabazita itzuli da Irunera
Endika Diez Leka Eneako jokalaria (Irudia: DCR Photo)
Leka Enea mahai tenis klubeko gizonen Superdibisio mailako taldea Sevillako Hispalis taldearen aurka lehiatu da asteburuan, etxetik kanpo finkatutako hitzorduan. Jaitsiera postuetatik ezin atera dago Andaluziako taldea eta Leka Eneak aukera baliatzen jakin zuen. Hala, ezusteko handirik gabeko partida jokatu zuen talde irundarrak eta 1-4ko garaipena eskuratu zuen.
Denboraldi ona egiten ari dira Leka Eneako gizonen maila goreneko jokalariak. Liga bukatzeko bost partida falta direnean, soilik bi irabazita lortuko luke Europako Txapelketarako txartela Leka Eneak.
Datorren larunbatean Arteal-Santiago taldearen aurka lehiatuko dira irundarrak. Galiziarrak puntu bakarrera daude sailkapenean eta beraz, Leka Eneak garaipena eskuratuko balu, lau onen artean kokatzea lortuko luke.